XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mutriku.
Jesus'en Biotza'ren egun aundia.

Beste errietan gorapen aundiarekin igaro badute egun aundi ori, uri onetan ere etzan gutxiago agertu berari daukagun maitetasun bizia.

Jai alai eta pozgarria igaro genduan Jesus'en Biotza'ren egunean: goiz-goizetik elizkoi guztiaren leioak apaindurik arkitzen ziran ikurrin guztiak Jesus maitatiaren biotz irudiarekin apaindurik zeudela.

Onetzaz gañera, kanpai soñu ederrak adierazten zigun Jesus'en Biotza'ren oñetara urreratzeko, eskeñiaz Berari gure biotz osoa.

Notintza edo jende aundia aurkestu zan Mai Donera aingeruen janaria artzera.

Arratsaldeko elizkisunean ere bazan notintza ugari.

Mikel Deuna'ren txadontxoan ere, garaipen aundiarekin bete zan jai zoragarri ori, eliz gurasoak agindu duten eran.

Orobat, igandean, agustintar lekaimeak izan zuten beren elizkisun ederra Jesus'en Biotza'ren aintzarako, Mitxelena aita franziskotarrak itzaldi maitekor bat egiñik.

Argi ta garbi erakutsi zigun Gure Aitak zenbat atsekabe igaro zituan lurrean gu eskergabeak geralako, eta ala guztiz ere zein maitekorra dan guretzako.

Baita ere ikusi genduan alkar maitatzeko bide bakarra nun dagoen.

Azkenik abesti goxo batzuek abestu zituzten lekaimeak Jesus'en Biotza'ri.

Nastuan.

Uda aldia igarotzera etorrita, emen agurtu ditugu apaiz-gai diran Mendizabal'dar Seberiano, Andonegi'tar Andoni, Arin'tar Rafael, Usobiaga'tar Jose Andoni eta Mendizabal'dar Alexander.

Ongi etorria danari.

Baita ere emen arkitzen dira Ulazia'tar Jose Mari eta bere anaia Anbrosio.

Gaixorik.

Bere gaixo aldian larri xamar arkitzen da Elizakuak artuta, Galdos'tar Martina eskutitz ordezkariaren andre ezaguna.

Lerro auek idazterakuan jakin det obeto xamar arkitzen dala.

Askar sendatzia opa diot.

Orobat, oieratua arkitzen da, beribillak zerbait min emanda, Olazabal'dar Karmelo mutil txikia.

Estatuto paperak.

Gure erriko bazter guztiak Estatuto paperez beterik arkitzen da.

Oiek ipintzen naiko lan izan dute batzun-batzuek.

Eusko Abertzaleak.

Igarotako igandean Markina aldean jai bat izan zuten abertzaleak eta emendik naiko juan ziran Naparruko aldun dan Agirre jaunari entzutera.

Poz-pozik etorri ziran.

Zarrontzaleak.

Mordo ederra joan ziran emendik ere Bergara errira beren jai ospatsua igarotzera.

Arratsean oso pozik eldu ziran ango oste aundia ikusirik.

Itzlariak guztiz ederki egon zirala esan zuten.

NOIZ-BAIT.